Energy Confort

Leihoa egokia da bai klima hotzetarako eta bai beroetarako; bai toki ospeletarako eta bai eguterarako; bai berogailuak dauden tokitarako eta bai hozte-sistemak daudenetarako. Leiho honi esker gutxiago ordainduko duzu zure energia-fakturan (%76 gutxiago arte).

Itxitura berriaren ezaugarriak

EnergyConfort leihoak kostuak gutxitzen ditu berokuntzan eta aire girotuan. Neguan etxe barruko beroari eusten dio eta ez dio uzten sartzen kanpoko hotzari. Udan etxea fresko mantentzen du, eta ez dio uzten kanpoko beroari etxean sartzen.

Leiho berriak babes akustiko handia eskaintzen du eta lapurreten kontrako erresistentzia ere handia du, errendimendu handiko profil-sistema bat duelako eta beira bikoitzeko sistema iraultzaile bat daukalako.

Ingurumenaren babesa

Leiho berriak ezin hobeto aprobetxatzen du eguzki-argia eta, beraz, gutxiago erabili beharko dituzu klimatizazio-aparatuak eta gutxitu egingo dituzu gas kutsakorrak.

Berme teknikoa eta kalitate-bermea

EnergyConfort-ek gaur egungo araudiaren betebehar guztiak betetzen ditu eta, beraz, aukera ematen du leihoetarako Renove planeko eta Etxebizitzen eta Zaharberritzearen Estatu Planeko laguntzak eskuratzeko.

Ventanas Energy Confort